sobre nosotros

Musica ikastegia Julia Foruria
1990 urtetik

Julia Foruria

Musika Ikastegia, Gernikako musika irakaskuntzaren
erreferentzia

aurkezpena

30 urte baino gehiagoko esperientzia duen Musika-Ikastegi Baimendua gara, eta bertan Musika Eskola (irakaskuntza amateur eta ludikoa) eta Oinarrizko Maila eta Maila Profesionaleko Kontserbatorioa (Irakaskuntza arautua) daude.

Gure lana txikitatik musikarekiko zaletasuna sustatzean eta adin mugarik gabeko musika hezkuntzan oinarritzen da bi arlotan: aberaste pertsonalerako edo musikari profesionala izateko.

Urte hauetan guztietan ikasleek sari eta parte-hartze ugari izan dituzte orkestra eta lehiaketetan. Eta nabarmentzekoa da goi-mailako ikasketekin jarraitu duten eta gaur egun musikari profesionalak direnak, baita prestakuntzarekin musika munduan errotuta jarraitzen dutenak ere.

matrikula

Irekia urte osoan zehar

Gure zentroan maila eta adin guztietako ikasleak hartzen ditugu eta haien prestakuntzan gidatzeko konpromisoa hartzen dugu, aldez aurretiko ezagutzak eta beharrak kontuan hartuta.

Musikarekin harremana hasi, berrekin edo sendotu nahi baduzu, izena eman aurretik ondorengo formularioa betez.

13 + 1 =

ezagutu gaitzazu

Pixka bat gehiago

ate irekiak

Udaberrian Ate Irekien Jardunaldiak antolatzen ditugu, gure instalazioak, programak eta musika jarduerak ezagutarazteko honako espezialitateetan: Akordeoia, Bateria, Baxu Elektrikoa,  Biola, Biolina, Biolontxeloa, Kontrabaxua, Gitarra, Kantua, Klarinetea, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronpeta, Txistua eta  Zeharkako Txirula.

Jardunaldi hauetan espezialitate ezberdinetako irakasleekin elkartu zaitezke, instrumentuak ezagutu eta dituzun galderak bideratu. Gehienez 3 espezialitatetan apuntatu zaitezke. Irakasleek bilera antolatuko dute hura ezagutu nahi dutenekin.

Jardunaldi hauen bitartez, Ikastegiko funtzionamendua eta ikasketa aukerak ezagutzera eman nahi dira.

Jardunaldietan parte hartzeko nahitaezkoa izango da IZENA-EMATEA. Horretarako idazakaritzatik pasatu edo telefonotik deitu 95 625 58 78 16:00etatik 20:00etara edota posta elektroniko honetara idatzi: info@musikaikastegiajuliaforuria.com                 Izena- emateko epea Maiatzaren 16an amaituko da. Jarri gurekin harremanetan eta eskatu zure hitzordua.

IKASKETA GELAK

Ikasketa-gelak ikasle guztien eskura jartzen ditugu. Interesa duenak Idazkaritzan kontsulta dezake eskuragarritasuna.

eskola egutegia
gurekin harremanetan jarri

Galderarik baduzu?

 Deitu, mezu bat bidali edo etorri bisitatzera

 946 25 58 78

   info@musikaikastegiajuliaforuria.com

 

  San Juan Ibarra plaza, 2  Gernika-Lumo

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad