agenda
Ekitaldiak, Kontzertuak, Entzunaldiak
18 DICIEMBRE PIANO 2025 euskera
2025 ABENDUAK 18 – PIANO ENTZUNALDIA
Gure Pianista gaztetxoenak Txorroburu aretoan, 18:30etan arituko dira
16 DICIEMBRE BATERIA 2025 euskera
2025 ABENDUAK 16 – BATERIA ETA PERKUSIO ENTZUNALDIA
Perkusio gelan, 19:00etan
10 DICIEMBRE PIANO 2025 euskera
2025 ABENDUAK 10 – PIANO ENTZUNALDIA
Txorroburu aretoan, 18:30etan
Jarduera Gehiago
Lehiaketak eta ekitaldiak
Julia Foruria Musika Ikastegian musika ekitaldi desberdinak sustatzen ditugu, eta ikasleen aukeren eta gustuen arabera parte hartzen dugu.
"Euskadiko Ikasleen Orkestra" eio
Hezkuntza sailak bultzatutako eta musika espezialitate desberdinetako proiektu hezigarria da,
bi orkestra osatuz, ikasleen topaleku izateko helburua duena. Bata, 15 eta 19 urte bitarteko ikasleekin osatzen da (EIO), eta bestea 9 eta 14 urte bitartekoekin osatzen da (EIO Txiki). Orkestran parte hartuko duten ikasleak hautatzeko espezialitate bakoitzean entzunaldiak egiten dira. EIO proiektua udaberrian garatzen da, eta hiru kontzertu eskaintzen dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Ekainean, berriz, EIO Txiki-ren topaketa egiten da.
Euskadiko “Musikari gazte” en lehiaketa
Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan ospatzen da martxoan. Partaideak
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Musika Kontserbatorio, Zentro Baimendu edo Musika Eskolako ikasleek izan daitezke, 289/1992 dekretuaren arabera arautua dena. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan daiteke, gutxieneko adina 12 urtekoa da, 12 modalitate daude eta modalitate eta adinaren arabera kategoria desberdinak. Modalitate eta kategoria bakoitzean hiru sari egongo dira, hala nola, klase magistralak, materiala erosteko bonoak, kontzertuak.
Arrasateko Akordeoi Jaialdia (Gipuzkoa):
Jaialdia Hauspoz / Akordeoi Euskal Elkarteak taldeak antolatzen du.
Jaialdiaren helburu nagusia lehiakortasunik gabe akordeoi ikasleen zaletasuna bultzatzea da. Abenduan ospatzen da eta kategoria hauek hartzen ditu: bakarkakoa, taldekakoa eta helduena. Parte-hartzailearen adinen arabera kategoria desberdinetan antolatuta dago.
Parte-hartzaile guztiek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina, parte-hartze diploma eta
opariren bat jasotzen dute