agenda
Ekitaldiak, Kontzertuak, Entzunaldiak
5 Marzo 2025 euskera
2025 MARTXOAK 5 – PIANO ENTZUNALDIA0
Piano Entzunaldia Txorroburu Aretoan.
10 febrero 2025 euskera
2025eko otsailak 10 - Leire Iturralde EIOn onartua
Leire Iturralde, Biolin espezialitateko profesional 5. Mailako ikaslea, EIO “Euskadiko Ikasleen Orkestra”n onartua izan da, otsailaren 9an Donostiako Kontserbatorioan egindako entzunaldiak gainditu ondoren. ZORIONAK Leire, eta gozatu esperientzia musikal berri honetaz.
26 diciembre 2024 euskera
2024ko abenduak 26 - Txistulari taldeak
Txistulari taldeak “Bizkaiko XXV. Gabonetako Txistulari Kontzertuan” parte hartzen du, Bilboko Santos Juanes Elizan.
Jarduera Gehiago
Lehiaketak eta ekitaldiak
Julia Foruria Musika Ikastegian musika ekitaldi desberdinak sustatzen ditugu, eta ikasleen aukeren eta gustuen arabera parte hartzen dugu.
"Euskadiko Ikasleen Orkestra" eio
Hezkuntza sailak bultzatutako eta musika espezialitate desberdinetako proiektu hezigarria da,
bi orkestra osatuz, ikasleen topaleku izateko helburua duena. Bata, 15 eta 19 urte bitarteko ikasleekin osatzen da (EIO), eta bestea 9 eta 14 urte bitartekoekin osatzen da (EIO Txiki). Orkestran parte hartuko duten ikasleak hautatzeko espezialitate bakoitzean entzunaldiak egiten dira. EIO proiektua udaberrian garatzen da, eta hiru kontzertu eskaintzen dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Ekainean, berriz, EIO Txiki-ren topaketa egiten da.
Euskadiko “Musikari gazte” en lehiaketa
Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan ospatzen da martxoan. Partaideak
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Musika Kontserbatorio, Zentro Baimendu edo Musika Eskolako ikasleek izan daitezke, 289/1992 dekretuaren arabera arautua dena. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan daiteke, gutxieneko adina 12 urtekoa da, 12 modalitate daude eta modalitate eta adinaren arabera kategoria desberdinak. Modalitate eta kategoria bakoitzean hiru sari egongo dira, hala nola, klase magistralak, materiala erosteko bonoak, kontzertuak.
Arrasateko Akordeoi Jaialdia (Gipuzkoa):
Jaialdia Hauspoz / Akordeoi Euskal Elkarteak taldeak antolatzen du.
Jaialdiaren helburu nagusia lehiakortasunik gabe akordeoi ikasleen zaletasuna bultzatzea da. Abenduan ospatzen da eta kategoria hauek hartzen ditu: bakarkakoa, taldekakoa eta helduena. Parte-hartzailearen adinen arabera kategoria desberdinetan antolatuta dago.
Parte-hartzaile guztiek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina, parte-hartze diploma eta
opariren bat jasotzen dute