agenda
Ekitaldiak, Kontzertuak, Entzunaldiak
13 Abril 2025 euskera
2025 APIRILAK 13 – Txistularien taldea
Txistulari taldeak “Busturialdeko VI. Txistularien egunan” parte hartzen du, Sukarrrietan eta Kanalan izan da ospakizuna.
.
10 Abril 2025 euskera
2025 APIRILAK 25 - PIANO ENTZUNALDIA
Piano Entzunaldia Txorroburu Aretoan.
.
31 Marzo 2025 euskera
2025 MARTXOAK 31 – KONTZERTUA ELAI – ALAI ARETOAN
Ganbera, Hari, Perkusio eta Koruko taldeen kontzertua Elai-Alai Aretoan. Espezialitate hauetaz gozatu dugu: Akordeoia, Kantua, Klarinetea, Flauta, Gitarra, Perkusioa, Pianoa, Saxoa, Txistua, Biola, Biolina eta Txeloa.
Jarduera Gehiago
Lehiaketak eta ekitaldiak
Julia Foruria Musika Ikastegian musika ekitaldi desberdinak sustatzen ditugu, eta ikasleen aukeren eta gustuen arabera parte hartzen dugu.
"Euskadiko Ikasleen Orkestra" eio
Hezkuntza sailak bultzatutako eta musika espezialitate desberdinetako proiektu hezigarria da,
bi orkestra osatuz, ikasleen topaleku izateko helburua duena. Bata, 15 eta 19 urte bitarteko ikasleekin osatzen da (EIO), eta bestea 9 eta 14 urte bitartekoekin osatzen da (EIO Txiki). Orkestran parte hartuko duten ikasleak hautatzeko espezialitate bakoitzean entzunaldiak egiten dira. EIO proiektua udaberrian garatzen da, eta hiru kontzertu eskaintzen dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Ekainean, berriz, EIO Txiki-ren topaketa egiten da.
Euskadiko “Musikari gazte” en lehiaketa
Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan ospatzen da martxoan. Partaideak
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Musika Kontserbatorio, Zentro Baimendu edo Musika Eskolako ikasleek izan daitezke, 289/1992 dekretuaren arabera arautua dena. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan daiteke, gutxieneko adina 12 urtekoa da, 12 modalitate daude eta modalitate eta adinaren arabera kategoria desberdinak. Modalitate eta kategoria bakoitzean hiru sari egongo dira, hala nola, klase magistralak, materiala erosteko bonoak, kontzertuak.
Arrasateko Akordeoi Jaialdia (Gipuzkoa):
Jaialdia Hauspoz / Akordeoi Euskal Elkarteak taldeak antolatzen du.
Jaialdiaren helburu nagusia lehiakortasunik gabe akordeoi ikasleen zaletasuna bultzatzea da. Abenduan ospatzen da eta kategoria hauek hartzen ditu: bakarkakoa, taldekakoa eta helduena. Parte-hartzailearen adinen arabera kategoria desberdinetan antolatuta dago.
Parte-hartzaile guztiek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina, parte-hartze diploma eta
opariren bat jasotzen dute