ESKAINTZA AKADEMIKOA
Instrumentu batekin hasi nahi baduzu edo hobetu nahi izanez gero, hemen aurkituko duzu bilatzen ari zarena
KONTSERBATORIOA
Ebaluazio jarraian oinarritutako prestakuntza praktikoa eta pertsonalizatua. Musika alternatiba profesional gisa aukeratu nahi dutenei zuzenduta dago.
oinarrizko Maila
Lau ikasturtetan egituratua. Oinarrizko Mailan sartzeko, gutxieneko adina 8 urtekoa izango da eta gehieneko adina 14koa.
Espezialitateak: akordeoia, klarinetea, kontrabaxua, flauta, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa,
saxoa, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa.
Beste irakasgai batzuk: Musika-hizkuntza, korua eta praktika instrumentala.
*Ikasketa plana espezialitate guztientzat komuna izango da.*
Maila Profesionala
Sei ikasturtetan egituratua. Sarbide Proba baten bidez edozein mailatara sartzeko aukera.
Espezialitateak: akordeoia, kantua, klarinetea, kontrabaxua, flauta, gitarra, oboea, perkusioa,
pianoa, saxofoia, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa.
Beste irakasgai batzuk: Akonpainamendua, harmonia, analisia, taldea, musikaren historia, instrumentu osagarria, musika-hizkuntza, ganbera-musika, orkestra, errepertorioa pianista laguntzailearekin.
*Ikasketa plana espezialitate instrumentalaren arabera aldatu egiten da. Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan…*
Sarbide proba
Irakaskuntza Profesionalerako Sarbide Proba:
Proba bi ataletan egituratuta dago:
-Proba teoriko-praktikoa: hizkuntza musikala, harmonia, analisia.
-Proba instrumentala: teknika eta interpretazioa.
Materiak aukeratutako ikastaroaren arabera alda daitezke.
Sarbide-proben matrikulazioa maiatzean egingo da eta proba ekainaren bigarren hamabostaldian.
Sarbide-probaren inguruko informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan…
BALIOZKOTZEAK
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako ikasketak eta DBHko eta Batxilergoko ikasketak aldi berean egiten dituzten ikasleentzako zenbait irakasgairen baliozkotzeak ezartzen ditu.
Informazio gehiagorako
MUSIKA ESKOLA
Musika eskolako irakaskuntza 4 urtetik aurrerako ikasleei eta helduei zuzenduta dago. Arautu gabeko musika-hezkuntza eskaintzen du, batetik gozamenerako eta garapen pertsonalerako afizionatu moduan landu nahi dutenentzat eta bestetik irakaskuntza- arautuan sartzeko motibatuta eta musikalki trebatuta dauden ikasleentzat..
I. MAILA EDO KONTAKTUKOA
(4 eta 7 urte bitarteko haurrak). Abesti, jolas eta musika jardueren bidez umeak musikarekin kontaktua hartuko du, sormena eta entzumena garatuz.
II. MAILA edo ESPEZIALITATE HASTAPENA
8 urtetik aurrera, adin mugarik gabe.
Instrumentu bat ikasteko hastapena, Musika Hizkuntzaren ezagutzarekin osatuz eta taldeko jardueretan parte hartzea: ahotsa edo instrumentala. Horrez gain, Hezkuntza Arautuko Sarbide Proba egin nahi dutenentzat Irakaskuntza Indartua jasotzeko aukera.
III. MAILA edo ESPEZIALITATE-FINKAPENA
Maila honek hainbat alderditan konpetentzia musikalak indartzea du helburu,musika artearen praktikan sakontzeko.
Informazio gehiagorako
Informazio gehiagorako
MUSIKA ESKOLA
Musika eskolako irakaskuntza 4 urtetik aurrerako ikasleei eta helduei zuzenduta dago. Arautu gabeko musika-hezkuntza eskaintzen du, batetik gozamenerako eta garapen pertsonalerako afizionatu moduan landu nahi dutenentzat eta bestetik irakaskuntza- arautuan sartzeko motibatuta eta musikalki trebatuta dauden ikasleentzat.
I. MAILA EDO KONTAKTUKOA
(4 eta 7 urte bitarteko haurrak). Abesti, jolas eta musika jardueren bidez umeak musikarekin kontaktua hartuko du, sormena eta entzumena garatuz.
II. MAILA edo ESPEZIALITATE HASTAPENA
8 urtetik aurrera, adin mugarik gabe.
Instrumentu bat ikasteko hastapena, Musika Hizkuntzaren ezagutzarekin osatuz eta taldeko jardueretan parte hartzea: ahotsa edo instrumentala. Horrez gain, Hezkuntza Arautuko Sarbide Proba egin nahi dutenentzat Irakaskuntza indartua jasotzeko aukera.
III. MAILA edo ESPEZIALITATE-FINKAPENA
Maila honen helburua alderdi desberdinetako gaitasun musikalak indartzea da, musikaren praktika artistikoan sakontzeko.
IRAKASKUNTZA LIBREA
Hauek dira eskaintzen dizkizugun aukerak
MUSIKA HASTAPENA
4tik 7 urtera.
Txikienei zuzenduta
Umeak soinua, erritmoa eta ahotsa ezagutuko ditu jolasa eta mugimenduaren bidez. Honek sormena eta adierazpena garatzen lagunduko dio.
MUSIKA TALDEA
Gozatu taldean jotzen
Musika talde bateko partaide izateak lan gaitasuna eta trebetasun sozialak areagotzen ditu.
Hainbat musika taldetan parte hartu ahal izango duzu, instrumental zein ahozkoa, garai eta estilo ezberdinetako abestien errepertorioa landuz.
IRAKASGAI TEORIKOAK
Osatu zure prestakuntza
Musika hizkuntzaren ezagutzak zure instrumentuaren ikasketetan lagunduko dizu. Horrez gain, entzuteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasunak garatuko ditu. Prestakuntza, Analisi, Harmonia eta Historia bezalako irakasgaiekin osatuko duzu.
ERROTAZIO INSTRUMENTALA
Probatu aukeratu aurretik
Ikasturtean zehar, haurrek 3 familietako instrumentu desberdinak ezagutuko dituzte: haria, haizea eta perkusioa; gustu, gaitasun eta izaeraren arabera egokiena aukera dezaten.
INSTRUMENTUA
Garatu zure gaitasunak
Maila eta adin guztietarako instrumentu klaseak.
Aukeratu espezialitate guztien artean hobekien egokitzen zaizun instrumentua. Saio indibidual eta pertsonalizatuetan, garatu interpretaziorako beharrezkoak diren alderdi tekniko musikalak.
ESPEZIALITATEAK
- Baxu Elektrikoa
- Biola
- Biolina
- Biolontxeloa
- Gitarra
- Gitarra Elektrikoa
- Kontrabaxua
- Pianoa
- Akordeoia
- Kantua
- Klarinetea
- Oboea
- Saxofoia
- Tronpeta
- Txistua
- Zeharkako txirula
- Bateria
- Perkusia
Espezialitateak
HARIA
-
Baxu Elektrikoa
-
Biola
-
Biolina
-
Biolontxeloa
-
Gitarra
-
Gitarra Elektrikoa
-
Kontrabaxua
-
Pianoa
HAIZE
-
Akordeoia
-
Kantua
-
Klarinetea
-
Oboea
-
Saxofoia
-
Tronpeta
-
Txistua
-
Zeharkako Txirula
PERKUSIOA
-
Bateria
-
Perkusioa